Gazte Ekinean Programa. 2007-2013.

"Gazteak Ekinean" Europako programa 2007tik 2013ra arte egongo da indarrean. Programa berri hau 15 eta 28 urte bitarteko gazteei zuzenduta dago, nahiz eta egintza batzuk 13 eta 30 urte bitartekoentzat ere irekita egon.

 


Gazteak Ekinean programak 2006an amaitu zen "Gazteria programa" ordezkatuko du.  Helburu nagusia Europako Batasunean, gazteen arloan, lankidetza sustatzea eta babestea da. Horretarako, bizitza publikoan gazteen partaidetza bultzatu nahi da, eta baita enpresa, sormen eta ekimen izpiritua ere. 

 


Kaebnai elkartetik Gazteak Ekinean programak dituen bost ekintzetan parte hartzera animatu nahi zaituztegu, elkartetik dagoeneko parte hartu dugu eta gonbidatzen zaituztegu gurekin harremanekin jartzera proiektu berrietan parte hartzeko!

         

         1. ekintza: Gazteak Europarekin

                  1.1 Gazteen trukeak

                 1.2 Gazte-ekimenak

                 1.3 Gazteak eta demokrazia proiektuak

         2. ekintzaEuropako Boluntario Zerbitzua

         3. ekintzaGazteak Munduarekin

         4. ekintza: Gazteriaren alorra sustatzeko laguntza-sistemak

          5. ekintza: Gazteriaren alorreko lankidetza europarra sustatzea