EBZ ESPERIENTZIAK

Elixabete Larrea. Donostia. EBZ Eslovakian

Elixabete Larrea, Donostiako gazte eta Kaebnai elkarteko boluntarioa dena, bere EBZ (Europar Boluntariotza Zerbitzua) Eslovakian burutu du, VMCM elkartean. Bideo honekin, Elixabetek bere esperientzia: elkartea, zentroan parte hartzen duten gazteak, proiektuak eta dagoen zonaldea... aurkezten digu. ELIXABET, ESKERRIK ASKO ZEURE EBZ AZALTZEAGATIK!!

Oihan Lopez. Errenteria. EBZ Polonian

Oihan Lopez, Errenteriakoa eta Kaebnai elkarteko boluntarioa, bere SVE (Europar Boluntariotza Zerbitzua) Polonian egin du, Gdansk-en konkretuki. Bere harrera elkarteak Stowarzyszenie Morena deitzen da eta Eurdesk Postua eta Europe Direct informazio gunea daramatza besteak beste. Bideo honetan bere esperientzia azaltzen digu! Eskerrik asko Oihan!

Eneko Antolin. Deba. EBZ Lituanian

Eneko Antolin, Debakoa eta Kaebnai elkarteko boluntarioa. Bere SVE (Europar Boluntariotza Zerbitzua) Lituanian burutu du, Birstonas herrian konkretuki. Bideo honetan bere esperientzia azaltzen digu. Eskerrik asko Eneko!

Alaitz Azkune. Azpeitia. EBZ Noruegan

Alaitz Azkune, Azpeitiarra, bere Europar Boluntariotza Zerbitzua Noruegan burutu du. Bideo honetan, ze elkartean dago, ze ekimenak damaramatza, etabar azaltzen dizkigu. Beraz, hortze doakizue Alaitz Azkunaren esperientzia!

 

 

Borja Barrado. SVE Eslovakian

Borja Barrado, 26 urteko Donostiarra eta Kaebnai elkarteko boluntarioa. Bere EBZ (Europar Boluntariotza Zerbitzua) Eslovakian burutu zuen 2011-2012 urteetan zehar. Konkretuki VMCM elkartean aritu zen. Bideo honekin, Borjak bere esperientzia azaltzen digu, benetan hunkigarria.


Ane Ayestaran. SVE Suezian

Anek, Astigarragako gazte bat, bere Europako Boluntariotza Zebitzua Suezian burutu du. Nola izan daiteke EBZ egiten duen boluntario baten astea? Anek zera azaltzen digu:

Ane da nere izena eta Espaniar bolondresa naiz. GrevedäMmet gazte lekuan nabil lanean, musika projektu batean. Nere helburua neskez osatutako musika talde bat egitea da eta lehen egun hauek neskak ezagutzen eta taldera animatzen igaro ditut.

 

  Eskolan, gazte lekuetan, musika eskolan… egon naiz. Behar bereziak dituzten haurrekin ere lan egiten dut. Astelehenero elkartzen gara musikarekin zerikusia duen zerbait egiteko, gure helburua Martxoaren 21ean, Down Sindrome egunean kontzertu bat egitea da.

 

Hilabete bat daramagu Suezian. Euskal Herrian nengoenean lehengo urteko bolondresek lehen hilabetean gaizki pasako nuela esan zidaten baina egia esan nire kasuan ez da horrela izan, gizarte tutoreei, beste bolondresei eta lan tutoreari esker.

 

Aste hau oso ona izan da. Beachvolley jolastera joan nintzen ostegunean, ia partida guztiak galdu nituen baina oso dibertigarria izan zen. Gero taberna batera joan nintzen lagun batekin askaltzera. Zortzirak aldera Central Stationera joan ginen nire pixukidearen lagun baten bila, Errumaniatik etorri da egun batzuk pasatzera.

Ostiralean Gazte lekuan aritu nintzen lanean, haur berezien kantak prestatzen. Bukatu nuenean gitarra bat erostera joan nintzen, nere proiekturako ezinbesteko baita. Bukatu nuenean etxeruntz abiatu nintzen nere jostailu berriarekin jolastera.

 

  Larunbatean goiz esnatu nintzen eta bizi naizen herritik bueltatxo bat ematera joan nintzen bizikletan. Gauean lagun baten urtemuga ospatu genuen bere etxean.

Astelehenean haur bereziekin egin nuen lana, abestu nahi dituzten kanten bideoak ikusi genituen eta oso ondo pasa genuen. Lan bikaina egingo dugula uste dut!

 

Asteartean Georgiako beste bolondres bat heldu zen eta hiria erakutsi genion. Gero Saluhallen-era joan ginen eta han bazkaldu genuen. Bazkaltzen ginen bitartean Suediar irratian lan egiten duen neska bat etorri zen galdera batzuk egitera.  Arratsaldean beste bolondres baten gazte lekura joan ginen Hungariar eguna ospatzera (bakoitzak bere herrialdeko eguna ospatu behar du). Argazki batzuk ikusi genituen, hango janaria dastatu genuen, Hungariar musika entzun genuen... beranduago entsegu gelara joan ginen eta bertan musika jotzen aritu ginen. Oso ondo pasa nuen. Espero det gehiagotan errepikatzea.

 

Gaur asteazkena da eta goizez egiten dut lan, eskolara joatea tokatzen zait gaur ostiralean ospatuko den musika tailerra gogoraraztea eta gero ostiralerako dena prestatzen hasiko naiz, argiak jarri, estenatokia prestatu... Hau izan da nire astea!!!

 

Jonkin Sanchez. Errenteria. EBZ Errumanian

Jokin Sanchez-ek, Errenteriakoa, bere EBZ Errumanian burutu zuen. Bideo honen bidez zein elkartean aritu zen, zer akzioak burutu zituen etabar ikus dezakegu. Beraz, hortxe doakizue Jokin Sanchez-aren esperientzia!