ERASMUS +: GAZTEAK EKINEAN. ERREFORMA POLITIKOEI LAGUNTZEA  (3. EKINTZA KLABEA)

1.000.000 YouthPass ziurtagiri, eta tokiko esparruan, izena ematen duzu?

Topaketa nazionala, gazteek, eragile teknikoek eta politikoek boluntariotzako erakundeetan eta boluntarioekin garatutako gaitasunen aitorpenari buruz hausnartzeko.

Parte-hartzaileek gune dialogiko-egituratua eta gogoetarako espazioa izan dezaten; baliabideak, tresnak eta materialak izan ditzaten, beren erakunde, entitate eta administrazio publikoetatik boluntariotza-erakundeetan garatutako gaitasunen aintzatespena arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Pandemiaren ondoren. DialogueTOOL. Elkarrizketa Egituratuaren Topaketa Nazionala

Aplikazio digitalen erabileraren barruan gazteekin lan egiteko estrategia praktikoak adostu eta partekatzeko ekitaldia. Metodologia dinamiko eta parte-hartzailea erabiliz, parte-hartzaileen taldeari elkarrizketarako eta hausnarketarako gune egituratu bat eman nahi diogu; baliabideak, tresnak eta materialak eskaini nahi dizkiogu, beren erakunde, entitate eta administrazio publikoetatik elkarrizketa egituraturako aplikazio teknologiko eta digitalen erabilera arinagoa eta eraginkorragoa izan dadin bultzatzeko.


Hautagai izan daitezkeen parte-hartzaileak:

  • GKEak, irabazi-asmorik gabeko erakundeak, elkarteak
  • Toki-mailako erakunde publikoak
  • Europa-mailako gazteen GKEak, egitasmoaren herrialdeetako batean kokatuta daudenak.


Elkartutako herrialde auzoetako erakundeen parte har dezakete, baina ezin dute eskaririk aurkeztu.


Jarduerak:

  • Europar Batasunak gazteriaren arloan duen agenda politikoa aplikatzea, Koordinazio Metodo Irekia baliatuta.
  • Egitasmoko herrialdeetan, kualifikazioen aintzatespenerako eta gardentasunerako EBko tresnak aplikatzea, bereziki, Youthpass.
  • Europar Batasunaren mailako sareei eta Europako gazteen esparruko GKEei laguntzea.
  • Elkarrizketa politikoa Europako alderdi interesatuekin eta elkarrizketa egituratua gazteekin.
  • Europako Gazteen Foroa, gazteriaren arloko lana garatzeko baliabideen zentroak eta Eurodesk sarea.
  • Herrialde elkartuekin eta nazioarteko erakundeekin politikei buruzko elkarrizketak egiteko laguntza.


Elkarrizketa egituratua: topaketak gazteen eta gazteen arloko arduradun politikoen artean

  • Gazteen eta arduradun politikoen arteko topaketa nazionalak eta mintegi transnazionalak, elkarrizketa egituratuaren edo Gazteriaren Estrategi Europarraren alderdi garrantzitsuei buruz.
  • Europar Batasunaren lehendakaritza duen Estatu kidean seihileko bakoitzean antolatzen diren Youth Conference direlakoak prestatzeko topaketa nazionalak eta mintegi transnazionalak.
  • Europako Gazteriaren Astean antolatzen diren jarduerekin lotuta dauden gazte-politikei buruzko eztabaidak eta informazioa sustatzen duten ekitaldiak.
  • Gazteei kontsultak egitea (sareko kontsultak, iritzi-inkestak), gazteek bizitza demokratikoan parte hartzeari lotutako premiak ezagutze aldera.
  • Gazteen eta arduradun politikoen arteko topaketak eta mintegiak, informazio-ekitaldiak edo eztabaidak, gazteek bizitza demokratikoan parte hartzeari buruz.
  • Instituzio demokratikoen funtzionamendua eta politikariek instituzio horietan betetzen duten papera simulatzen duten ekitaldiak.


Informazioa Gazte Aukera webgunetik hartua eta moldatua